Skip to main content
Irisgarritasunerako esku-hartzeak

Irisgarritasunerako esku-hartzeak

Igogailuen txertaketa

Irisgarritasunean adituak gara. Egoerarik konplexuenei ere irtenbidea bilatu diegu, kasu dexentetan, aurretik beste asko ahalegindu arren. Atari estuak, konponbide zailak dituzten eskailerak edo baldintza tekniko eta arau-eskakizun zorrotzak dituzten komunitateak. Sektoreko enpresa liderekin lankidetza estuan aritzen gara, hala nola ORONA edo TKE-rekin.

140 igogailu- eta irisgarritasun-jarduera baino gehiago egin ditugu lehendik dauden eraikinetan. Prozesu osoaz arduratzen gara:

  • Diagnostikoa
  • Proposamena
  • Proiektua
  • Lizentziak
  • Obra zuzendaritza